• 2. eguna. Nogueruelas-Iglesuela del Cid

    15. September 2020 in Spanien ⋅ ☀️ 22 °C

    Nogueruelasetik urten dou ondo gosalduta eta bazkaltzeko gauzak erosita. 3 portu aurretik baina pozik jun gara, egualdi onakin. Lehengo portua pasau eta Linares del Cid herrixan mahatsa hamaiketako. Puerto de Linares igo dou 1665 metrora eta Mosqueruelasen bazkaldu dou gure bokata pika batekin. Azkenian kostata turismo bulego bat zabalik topau dou eta Salvoconducto eman dozkue, herriz herri sellatzen juteko. Zaparradak 1500 metrotara harrapatu gaitxu azken portuan eta busti busti einda hurrengo herrixan lekua hartu dou lotarako, 58 km inguru gaur. Iglesuela del Cid, herri politxa baina egualdixak penia ta ez dozku lagako ezer ikusten. Bixar etapa luzia dakau eta ia suerte gehixau dakaun egualdixakin.Weiterlesen