Satellite
Show on map
  • Day 4

    4. Eguna: Fanzara - Segorbe

    September 17, 2020 in Spain ⋅ ☁️ 24 °C

    Gaurko kronika berandu doia, afaltzetik ontxe bueltau gara ta.
    M. I. A. U: Museo Inacabado de Arte Urbano da Fanzarako logua, toki politxa lotarako eta margo berezidun fatxadaz betetako herrixa ikusteko. Euri tantak goizian goiz baina egualdi ona euki dou gero. Goizeko zatixa politxa, bide lasaiak, basoz eta naranjondoz inguratuta.
    Montanejosera heldu gara eguardixan, herri termala, bainua hartu dou 25 graduko uretan Mijares errekan eta gaur patxaraz bazkaldu dou, gosetuta geuazen eta. Enbutidua, amuarrain keetu entsalada eta presa Iberikoa konpartidu ondoren, bizikleta hartu eta segi. Arenillas portua igo dou,, 900 metrotara, bukaezina, gero bajada disfrutau eta Caudielen geratu gara Aquarius bat hartzen.
    Via verde de los ojos negros hartu dou eta trenbide zaharretik Segorbera heldu arte.
    Lotako lekuan bila gebizela, galdetu ein dotzau tipo bati, azkar kalau gaitxu euskaldunak ginela eta bera.... Ondarrutarra, flipa! Ixa 30 urte inguru hauetan bizitzen, Segorbek 8000 biztanle eta guk ondarrutarrari galdetu bihar.... Itzela! Etxera lagundu, olixua erregalau, afaltzera juan gara berakin eta herrixan zihar bisita gidatua, lujo. Kriston etxia dakau lotako, gaztelu onduan, herri guztia ikusten dan terraza zoragarri batekin....aaaah, . 75 km gaur, baina gutxienekua, itzel pasau dou!!
    Read more