Satellite
Show on map
  • Day 6

    6. eguna: El Mangranar Atzeneta Maestrat

    September 19, 2020 in Spain ⋅ ☀️ 22 °C

    El Mangranar-en esnatu eta gosari ederra jan dou. Goizeko buelta txikixa bizikletan ematera irten eta 4,5 ordu ibili gara, leku ikusgarriak, oso buelta politxa., 45 km inguru, 1000 metroko desnibela.
    Xodos herrira heltzeko 13 km goraka, bidia bertan amaitzen dala emoten dau, herri oso politxa, haitz batzuen gainian eraikita.
    Parc Naturel de Penyagolosa-rako sarrera da herri hau, bidia jarraitu eta jetsiera oso ona, lasaia, trafikorik ez, Maestrat kusgarrixa da.
    Port de Collao 1055 metrora eta Benafigos herrira doian bidia hartu dou, asko gozatu dou baita eta herrixa pasauta 10 km jetsiera Atzeneta del Maestrat herrira.
    Gure masia edo etxia herritik 5 kmtara dau, goruntz hau be, eta bero zeuan baina segiduan heldu gara.
    Bainua hartu dou piszinan. Tostada eder bat eskatu dou bazkaltzeko eta gure atsaldia piszinan pasau dou, geu bakarrik, eguzkitan, haizetxuakin, relax. Ontxe dutxa bat eta afaltzera, a zelako oporrak!! Bixar bueltan gatoz, gaboon.
    Read more