Satellite
Show on map
  • Day 6

    5.eguna: Praia do Meco - Sesimbra

    August 8, 2020 in Portugal ⋅ 🌙 19 °C

    Praia do Mecon esnatu gara, beste egun eguzkitsu bat, hondartza albuan. Gosaldu eta ibilaldi txo bat eitxera juan gara duna artian. 2 ordu barru bueltau gara, ogixa, ura ta meloia besapian hartuta. Lagoa de Albufeiratik pasau gara oinez. Goiz bazkaldu eta hondartzara. Bainua hartzia abentura bat izan da, sekulako olatuak, baina gustora. Bola de crema eta bola de nutella, gaur doble.
    Atsaldian Cabo Espichel bisitatu dou, eliza bat, faro ederra eta paisaje ikusgarria, bikote bat ezkontzako argazkixak ataratzen, a ze juadro. Akantilauak eta fkyschak itsasora begira ikusgarri.
    Gabian Sesimbrara etorri gara afaltzera, Tasca Do Isaías. Toki tipikua, famili guztia bertan lanian, ojaela martxan eta Almodovar falta pelikula bat eitxeko, baina etxian moduan egon gara. Lavabua barra onduan kanpuan eskuak garbitzeko, horma guztiak souvenirrez josita.Gaurko menua: almejak, navajak, entsalada, patata egosixa, txoku, ezpata arraina eta txarrei okela. Etxeko postria euro baten, vino verde. 49 euro pagau dou hirurona eta muturra garbitxuta kalera. Egun politxa, kantsauta lotara, ia bixar Troyara heltzen garan.
    Pare bat egunetan dutxau barik, baina elegante danetara, cuartacapa, salitre, krema, salitre, krema.
    Read more