• Liam Txindurri
  • Liam Txindurri

Dolomitak

A short but fine adventure by Liam Read more
  • Trip start
    August 1, 2017

    7:45in irteera

    August 1, 2017 in Spain ⋅ ☁️ 18 °C

    Musikeneko beste alderdian hartu dogu autobusa eta abiatu gara. Aurretik kafetxu bat ñoñostin komuna sartu urtena eitxeko. Romina dala da eztala hobe hau amateti da gero aktibau. Betiko lez dana kontu. Beste gizonezko bat be badoie. Oilar bi oilo danen artin nire lobin kontutik. Ezkerrak txoferra be gizonezku dan.Read more

  • Cogolodipeio

    August 2, 2017 in Italy ⋅ 🌙 18 °C

    Heldu gara iluntzeko 19:00tan herri honetara. Hotel Stella Alpina izango da gure kanpo basea.
    Goizean 8:00tan abiatura gara Sarcey herritik honuntz. Egun bitxen 1700 km egin ditugu. Hektor txoferra txapeldun bikaina da bai autopistetan bai Urkiola bideko antzerako errepidetan.
    Lyon hurbiletik Milaneruntz etorri gara. Frejus tunela, 13 kmkoa 1228 m altueran itsaz ertxetik, izan da luzeena. Frantziatik sartu eta Italin urten. Bergamo, Trescore Balneario, D'iseo laku albotik goruntz eta goruntz hainbat herri mendi magaletan eskegita ikusirik. Milan inguruko paisaia laua da baina gero dana menditsua.
    Erreka ondoetan erreka kanterak daude glaziarretako morrenak edo harri zeeak aprobetxetako eraikuntzan. Ura ere kolore grisekoa da.
    Bidean El Nombre de la Rosa filmatu zuten VIII mendeko monasterioa ikusi dugu. Susa bailaran dago.
    Read more

  • Lac Covel (Val di Sole-Stelvio)

    August 3, 2017 in Italy ⋅ ⛅ 21 °C

    Gaur 658 metroko igoerako ibilaldia egin dogu. Beherako 74 metroko jeitsiera izan dotxuz. 1424 metro eta 2000 metro altura artean mobidu gara. Guztira 10 km. Orokorrean suabea paisai ederraz. Ia gehiena arbola tartean ibili gara. Eskerrak. Baita aintzinako glaziarren artetik be. Nahiz eta eguzkitako krema emon azkenean erretasuna sentitzen izan da.
    Ur asko edan dogu. Eneban pentsauko horrenbeste ur erateko kapaz izengo nintzenik. Esan da esan egon da gia gorputza konturatu gabe ur barik gelditzen dala holako altitudetan eta beruaz. Ondorixuk serixuk dizela eta norberan buru ezik taldi be kaltetu leikela larrialdire deitxu.biherra egon ezkero. Dakixenak daki.
    Cascata Cadinirarte jun ga eta gero atzeruntz jo apurbet eta Lac Covel-etik barrido pasauaz Refugio Scoiattolora igo dogu. Zerbeza ederra eran dogu kopaue einaz bista zoragarrixek ingurun daukaguzela.
    Igoten gauezela be eindoguz geldiune batzuk. Laku ingurure orduko kopaue ein dogu zelai ederrak daukezan baserri ingurun. Malga Covel (hauntz gazta egiten duten borda) bertan hurbil egon da. Pentsau ezineku hain goixen holako zelaixek egon leikiezenik.
    Goitxik bera telesferiko kabinan seinaka bajatu ga.
    Read more

  • Trip end
    August 3, 2017